2011/03/24

.........MENDIKO ASTEA...........




 
Martxoak 14,15 eta 16 ren Mendiko astea izan zen Barakaldon.

ESKERRIK ASKO   Roberto Rodrigo´ri, Esther Martínez Redal' ri, eta  Luis Alejoseri.
Ezin dugo ahaztu, Julio Diegoren laguntasunarik gabe ezinenkoa izango zitzaigun Mendiko astea egitea. Eskerrik Asko denagatik





2011/03/22

....URBION MENDIAK.....




Datorren apirialaren 2 eta 3an Urbiondo irteera izango da.Espainako Sistema Iberikoan  dagoen mendigunea da, hango mendilerrorik altuenetarikoa izanda.

Errioxako Autonomia Erkidegoa eta Soria eta Burgosko probintzietan zabaltzen dira. Ebro eta Dueroko arroak banatzen ditu.

2.000 metroko mailaren inguruan daude, Muela de Urbion (2.228 m) izanda tontorrik altuena. Glaziarrek sortutakoak dira mendi hauek.

ADARRA, JO......

Ibilbide polit bat zen Adarra igoera.Giro hona, alaitasuna eta bukatzeko bazkari zoragarri bat zen.Hau gure bizitza,motza baina gogorra.





argazkiak

TRACKA GPX

TRACKA GOOGLE EARTHen

2011/03/04

.................ADARRA MENDIA..............................

Datorren Martxoaren 13an Adarra mendira joango gara. Eta ahaleginaren ostean, izerdia majo botata, Oiartzungo IRIBERRI jatetxe guztiz gomendagarrira bazkaltzera etorri gura badozu, jarri arineketan gugaz harremanetan.

Urnieta eta Andoain artean kokatuta dagoen mendi ezaguna da Adarra, Leitza alderaino luzatzen den mendi kate luzeko tontor nabarmenena. Badira kate berean tontor altuagoak, Mandoegi esaterako, baina Adarraren itxura ezaguterraza denez eta hainbat herritatik erraz nabarmentzen denez berak jasotzen du inguruko mendizaleen arreta. Bere gainaldean larre garbiak dira nagusi, hainbat pago eremu, iratzea eta han-hemenka sakabanatutako harriak eta harkaitzak; beherago pinua da dena.

Informazioa aterakoa web ori honetan: http://luberri.net/mendi/Adarra