2015/01/14

APUKO/GANEROITZ (469)- ARROLETZA (454). URTARRILAK 18



Barakaldoko mendietan urtea hasiko dugu. Sasiburuko kordala zeharkatuko dugu. Sasiburuko kordalak, Alonsotegirekiko muga naturala, (1991ean Barakaldotik banandu zen) osatzen du. Kordalako mendiak ez dira oso altuak eta agian ezezagunak Barakaldoko edo Alonsotegikoak ez diren medizaleentzat. Baina, mendiak apalak izan arren, ibilbidea oso interesgarria da. Merezi du.
Hemen, Argalariotik aterata, kordakaren ikuspegia ikus daiteke. Bereizten dira Apuko, eskuinerantz, eta jarraian Peñas Blancas. Peñas Blancas izena iguruko paisaia osatzen duten kareazko harrietatik dator. Hondoan Pagasarri, Ganekogorta eta Gallaraga ikus daitezke baina bigarren mailan :-).



Bailaran Errekatxo/El Regato auzoa dago. Bertan autobusak utziko gaitu eta ibiltzen hasiko gara.

Peñas Blancas-en eta Apukoren beste ikuspegi bat:



Eretza -barakaldotarren mendi enblematikoa, baina ez da gurea- hondoan ikusten da, Txapela daramana.

Betiko lekuan geratuko gara 6:45. Garaiz iritsi behar dugu eramango gaituen autobusa, "KBUS", lineakoa, itxarongo ez digulako. 7:00 etan hortik pasatuko da eta urrengoa 8: etara arte ez da aterako.

Amaituko dugu eta bazkalduko dugu Gurutzetan. Barakaldorako itzulera metroz egingo dugu.

2014/12/23

2015EKO URTEGIA



2015 urteko egutegia badaukagu. Hurrengo urtean, gutxi gorabehera, hilabetean irteera bat egingo dugu, eta azken urtetan bezala Aste Alpina antolatuko dugu, behin honetan urtarrilan.

Gogora ezazu esteka iraunkorra, goian egutegiarekin, formatu desberdinetan daukazula. Gainera zure egutegi pertsonal digitalari GATB-ena gehi diezaiokezu inongo irteerarik ez ahazteko.

2014/12/13

Alen (804), Ventoso (727) eta Betaio (749). Abenduaren 14an


Urteko azken irteerarako Betaio, Ventoso eta Alen mendiak igoko ditugu.


Egile: Carlos Fernández Miguel. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.

Las Muñecas mendatean autobusak utziko gaitu.Cantabriako mugari jarraituz Betaio eta Ventoso igoko ditugu; hortik itzuliko gara eta berriro Betaioren ondoan pasatzerakoan Alen igoko dugu. Gero Sopuertako Alen Auzora jaitsiko gara eta bertan autobusak itxarongo digu.Guztira 15 km ibiliko gara eta 875 metroko desnibel positibo eta 706 metroko desnibel negatibo igoko dugu.



Ibilbidearen xehetasun gehiago TRACK-A

Ba dakizu ordua... 6:45

Bazkalduko dugu jatetxean; hamaiketakoa besterik ez dugu eraman behar.

2014/11/04

BELOKI (1276 M) ETA TTUTTURRE (1282 M). ARALAR MENDILERROAN. AZAROAREN 16an.


Aralar mendilerroan Beloki eta Ttutturre igo nahi ditugu. Nondik ibiliko garen ideia izateko Belokitik ikusten diren ikuspegi batzuek hemen dauzkazue (Ttutturre ikusten da), baita Ttutturretik ateratako argazkia ere, Aralarko Malloak ikusten direla:


Egilea: Senderioja. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (Kurben kontrasteagatik handiagotzea)


Egilea: Senderioja. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (Kurben kontrasteagatik handiagotzea).

Distantzia eta Desnibela ez dira oso zorrotzak: Guztira 9,5 km baino gutxiago eta 400 mko desnibel metatu positiboa eta 1.050 negatiboa. Igoera erraza izango da. Guardetxean, suntsituta dagoena, ibiltzen hasiko garelako, 1500 metrotako altitudean.




Logistika:
  • TRACK Google Maps-ean ikusteko edo GPSra jaisteko.
  • Aterako gara 6:45etan.
  • Arbizuko jatetxe batean bazkalduko gara.

AURTENGO LOTERIA


Aurten jokatzen dugun zenbakia Hemen daukazu.

¡EZ GALDU AUKERA!

2014/10/13

GAZTEENTZAKO MENDIKO IRTEERAK


BFA-k eskaintzen ditu, Eskola Kirola kanpainaren barnean, mendiko irteerak. Taldea kanpaina honetan sartu da kideen semeen artean mendizaletasuna bultzatzeko.

Aukera paregabea daukagu gazteen artean, beraien adineko besteekin, mendira joatea zabaltzeko. ¡Aukera hau ez galdu!


2001-2006 urteen artean jaio ziren umeek (8-13 urte) goizeko irteerak egingo dituzte. 1997-2000 urteen artean jaio ziren gazteek (14-17 urte) egun osokoak izango dituzte. Hona hemen ikasurte honetako irteeren datak (igandeetan):

TXIKIAK:
  • 26-OCT-2014. Kalamua 771 m. (Ixua)
  • 23-NOV-2014: Babio 583 m. (Amurrio)
  • 18-ENE-2015: Motxotegi 799 m. (Ubidea/Otxandio)
  • 1-MAR-2015: Alto Galdames 713 m. (La Arboleda)
  • 19-ABR-2015: Orixol 1132 m. (Oleta)
  • 17-MAY-2014: Fiesta Finalista
NAGUSIAK:
  • 26-OCT-2014: Anboto 1331 m. (Arrazola)
  • 16-NOV-2014: Gorbea 1482 m. (Murua)
  • 14-DIC-2014: Zalama 1343 m. (Agüera)
  • 1-FEB-2015: Lekanda 1309 m. (Zeanuri)
  • 8-MAR-2015: Ganeran 821 m. Alto Galdames 713 m. (La Arboleda)
  • 26-ABR-2015: Txindoki 1342 m. (Larraitz)
  • 17-MAY-2015: Final-jaia

Irteerak Bizkaiko Mendiko Federazioaren monitoreek gidatuak eta kudeatuak izango dira.

Ostegunean, urriak 16, 20:00etan, irteera hauen berri emango dugu. Dena den, Koldo Bañuelosi informazio gehiago eskatu ahal diozue helbide honetan: