Irailaren 7an gure kidea, Julio Diego, mendizale amorratua eta mendiko dibulgatzailea,7 telebistak elkarriskatu zuen, "Objetivo Bizkaia" programan. Juliok kontatu zigun Barakaldoren menditazunaren hasierako periodoa, Barakaldoko mendi taldea sortu zenetik guda garaira arte. Hurrengo hilabetean jarraituko du. Ez galdu, merezi du.
GATB EUSKARAZ... 1929tik... Goazen mendirik mendi euskotar gazteak, goazen aldatzaz gora mendigoizaleak. Haize osasuntsuaz bizitza indartzera aberri guztiari agur egitera.
2017/09/10
DULLAKO KANALAK (1143M)
Oporretan itzuli berria gara eta ba daukagu hurrengo irteera. Dulla (1143 m) igoko dugu, Burgosen. Ez da igoera zaila baina ikuspegiak ikaragarriak izango dira. Gutxi gora behera 11km-ko distantzia ibiliko gara eta 615 metroko desnibela igoko dugu.
Egile: Luis A. López. Jatorrizko argazkia eta lizentzia.
Valdeporres arana eta Sotoscuevas arana bereizten dituen mendilerroan Dulla kokatuta dago. Kareazko mendilerroan urak egindako kanalak "Dullako kanalak" deitzen dira.
Eguna osatuko dugu La Mea ur-jauzia eta Puentedey herria bisitatuz.
Egile: Javier Díaz Barrera. Jatorrizko argazkia ta lizentzia.
Nahiz eta ibilbidea motza izan, uda oraindik denez gero,egunerako bazkaria eramango dugu.. Ez gara jatetxera joango.
Tracks:
Subscribe to:
Posts (Atom)