GATB EUSKARAZ... 1929tik... Goazen mendirik mendi euskotar gazteak, goazen aldatzaz gora mendigoizaleak. Haize osasuntsuaz bizitza indartzera aberri guztiari agur egitera.
2017/01/23
2017/01/21
ALPIN ASTEA / SEMANA ALPINA 2017
Urte berria eta beste Aste Alpina motxilan. Beti bezala, gehien gustatzen dugunari buruzko, mendiari buruzko, bost hitzaldiak. Bai noski, gonbidatuta zade.
¿Noiz?: Urtarrilaren 23tik 27ra (astelhenetik ostiralera, Done Bikendiren jaiekin bat etorriz.
¿Non?: Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean 19:30etan; sarrera doakoa da.
¿Non?: Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean 19:30etan; sarrera doakoa da.
Kartelean ikusten den bezala urte honetako hitzaldiak hurrengoak izango dira:,
- 23 Astelehena: Jonatan Garcíak, Karakorum-ko bere abentura eta Broad Peak igotzeko bere saiakera kontatuko dizkigu.
- 24, asteartea: Javi Urrutiak, Mendiko web ospetsuaren egileak, Mendikat, gailur katalogo handia, Mendebaldeko pirinioren bi milei buruz hitz egingo digu..
- 25 asteazkena: Kepa Lizarraga, lehen mendizalea eta gero medikua (kiroletako medikua DFB-an eta mendi-euskal federazioaren mediku gorputzeko kidea), mendia eta osasunaz mintzatuko da
- 26 osteguna: Isak&Rober-k, Barakaldako Mendi Taldeko gure lagunek, Peruko Andeetara eramango gaituzte. Alpamayora igoko gaituzte eta Huayhuash mendilerroaren zeharreko ibilaldia haiekin egingo dugu.
- 27 ostirala: Alberto Zerainek, gaur egun zortzimilazale nabarmenduenetariko bat, Dhaulagirira (8.167 m) eta Manaslura (8.157 m), Himalayan, gidatuko gaitu.
2017/01/11
PR-BI-101 (Barakaldo). URTARRILAREN 15EAN
Alonsotegiko auzotarrekin partekatzen dugun ibilbide batekin urtea hasiko dugu. Bideak Sasiburu korlaren hegoaldeko aurpegia dabil, bai tontorretatik bai isurialdeko beheko partetik, Alonsotegiko udalean.
Ibilbide honek Peñas Blancas-ko zona karstikoa ikusten utziko digu, baita hiru baselizak bisitatzen ere: Sta. Agueda, Sta. Kiteria eta San Antolín.
Sasiburuko kordaletik Peñas Blancas eta Ganeroitzen ikuspegiak.
Oraingo honetan ez gara goiz jaikituko. Irteeraren hordua izango da 8etan. Gorostizaraino KBusean joango gara eta bertan ibiltzen hasiko gara. Ez ahaztu zure barik autobusean ordaintzeko.
Ibilbidea amaitu eta gero, aurrez apuntatu garen pertsonek Gurutzetako jatetxe batean bazkalduko dugu.
Ibilbidea, gutxi gorabehera, track honetan agertzen da:
Subscribe to:
Posts (Atom)