Martxoan Larrunarri igoko dugu, Aralar mendilerroan, Gipuzkoako mendi enblematikoenetako bat. Hau izen ofiziala da, mundu guztiak Txindoki bezala esagutu arren. Benetan "Txindoki" artzain-etxola bateko izena da.

Aurreikusitako ibilbidea Larraitzean hasi eta amaituko da. Mendia inguratzen duen ibilbide klasikoa da.

Ibilbide honetan 10 kilometroko distancia ibiliko dugu eta 1000 metroko desnibela igoko dugu. Ibilbidearen perfila ez da batere erraza, aldaparen inklinazio ertaina %21etakoa da.

HAU Google Maps-en edo Google Earth-en ikusteko esteka da. Behar baduzu GPX formatoan, HEMEN artxiboa daukazu.
IRTEERAREN ORDUA:6:45tan
Neguan normala denez bazkalduko dugu jatetxe batean.