Otsailean Deiadar-mendirik txikienera joango gara, eta mendiak izena ematen dion mendilerroa bisitatuko dugu.

Egile: txadonak. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (murrizketa eta contraste-handiagotze).
Bermeo Burgoa menditik ikusita.
Bakiotik Matxitxako lurmurrerako errepidearen erdian ibilbidea hasiko dugu (yadanik Bermeo aldean ). Mendilerroaren tontor guztietatik pasatuko gara -Aznabarra, Burgoa, Garbola, Truende, Atxazpi, Iturrieta, Sollube e Irungana. Azkenean, Mesterika auzora helduko gara. Bertan Larraurirako autobusa hartuko dugu baskaltzera joateko, Aritxi erretegian.

Ibilbideak 17 km dauzka. Nahiz eta ez iruditu desnibela positiboa (+730m) txikiagoa da desnibela negatiboa (-950m) baino. Itsasotik gertu ibiltzen hasiko gara baina 300metroko desnibeletik, eta 87 metroko kotan bidea amaituko dugu.
HEMEN Google Earth-ren bista panoramikarekin Track aurkitu ahal duzu. Tracken formatua kml da; Zure GPS-erako Gpx formatutan jaitsi nahi baduzu, HAU da zure esteka.
IRTEERA ORDUA: 6:45etan