2014/10/13

GAZTEENTZAKO MENDIKO IRTEERAK


BFA-k eskaintzen ditu, Eskola Kirola kanpainaren barnean, mendiko irteerak. Taldea kanpaina honetan sartu da kideen semeen artean mendizaletasuna bultzatzeko.

Aukera paregabea daukagu gazteen artean, beraien adineko besteekin, mendira joatea zabaltzeko. ¡Aukera hau ez galdu!


2001-2006 urteen artean jaio ziren umeek (8-13 urte) goizeko irteerak egingo dituzte. 1997-2000 urteen artean jaio ziren gazteek (14-17 urte) egun osokoak izango dituzte. Hona hemen ikasurte honetako irteeren datak (igandeetan):

TXIKIAK:
  • 26-OCT-2014. Kalamua 771 m. (Ixua)
  • 23-NOV-2014: Babio 583 m. (Amurrio)
  • 18-ENE-2015: Motxotegi 799 m. (Ubidea/Otxandio)
  • 1-MAR-2015: Alto Galdames 713 m. (La Arboleda)
  • 19-ABR-2015: Orixol 1132 m. (Oleta)
  • 17-MAY-2014: Fiesta Finalista
NAGUSIAK:
  • 26-OCT-2014: Anboto 1331 m. (Arrazola)
  • 16-NOV-2014: Gorbea 1482 m. (Murua)
  • 14-DIC-2014: Zalama 1343 m. (Agüera)
  • 1-FEB-2015: Lekanda 1309 m. (Zeanuri)
  • 8-MAR-2015: Ganeran 821 m. Alto Galdames 713 m. (La Arboleda)
  • 26-ABR-2015: Txindoki 1342 m. (Larraitz)
  • 17-MAY-2015: Final-jaia

Irteerak Bizkaiko Mendiko Federazioaren monitoreek gidatuak eta kudeatuak izango dira.

Ostegunean, urriak 16, 20:00etan, irteera hauen berri emango dugu. Dena den, Koldo Bañuelosi informazio gehiago eskatu ahal diozue helbide honetan:

                

2014/10/12

Oderiaga (1244 m) Gorbeako mendigunean


Oderiagarako irteera prestatuta badago. Urigoititik Sarriaraino doan ibilbidea, iparraldetik hegoalderantz, egingo dugu. Hasieran Itxinako Atxen ondoan pasatuko gara.


Egile: Paulo Etxeberria. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (Kurben kontrasteagatik handiagotzea).

Odoriaga igo eta Arlobi Menhirra bisitatu eta gero Baias ibaira jaitsiko gara, Sarriako intrepretazio zentrora.


Egile: Paulo Etxeberria. Jatorrizko argazkia eta lizentzia (kurben kontrateagatik handiagotzea).

Logistika:
  • Bazkaria eraman, mendian bazkaldu dugulako
  • Iratzargailua jarri autobusa hartzeko 6:45ean

Ikuspegi panoramikoa irrika bizia sortzeko:



Hobeto, egin klik HEMEN tracka ikusteko edo deskargatzeko.
***********************************

2014/10/04

BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN III ROKODROMO


Taldeak, ohi bezala, Beurko-Bagatzako jaietan laguntzen du. Urriaren 11 eta 12ko asteburuan burutuko den festen egitaraua hemen uzten dizuegu.

Festen egitaraua handiago ikusi nahi baduzu, irudian click egin.

EZ HUTS EGIN.